Benetan Be Teatroa logotipoa
Antzerki irudia 1
Antzerki irudia 2
Antzerki irudia 3
Antzerki irudia 4
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Antzerki irudia 5
Batetik Bestera bannera

- Ostera ere sartuko zara proiektu bat aurrera ateratzen ezerezetik?

Ostera ere hasiko zara jendea enrolatzen bidaia ezjakin baterako?

Ostera ere? 40 urte bete berri dituzu eta. Benetan? Benetan be...

- Gogoan daukat, buruan, gorputzean, zainetan...

- Benetan?

- Benetan be...

Batzuek ez dute sekula espabilatzen

Ongietorriak! Benetan Be Teatroa Patricia Urrutiak 2017an martxan jarri zuen egitasmoa da. Haurrak eta gazteak hazten laguntzeko, gai potoloei umoretik heltzen diegu helduon ezintasun, kontraesan eta ergelkeriak taularatuz. Lekziorik eman gabe. Elkarrekin bidea egiten. Euskara hutsen gauzatzen diren sorkuntza originalak taularatzen ditugu, musikaz blai. Patricia Urrutia da Benetan Be Teatroaren zuzendari artistikoa eta ekoizlea. Testuak ere, berak idazten ditu. Proiektuak berak abiatzen baditu ere, ikuskizunak talde lan sendoaren emaitza dira beti.

“Lagun finlandiar bat”

Hala ere, inork ez dezala pentsa produktu didaktiko onbera horietako baten aurrean gaudela: ez. Eta horregatik gustatuko zaie gehiago helduen pedagogiari alergia dioten gazte ikasleei, onberatasun mota hori nekez jasaten dugunoi gustatu zaigun bezainbeste. Eta gero, Patricia Urrutiak bere ekimen agorrezinaz eta mundu-ikuskera aurrerakoi eta baikorraz josi duen artista sare zabala hartu behar dugu kontuan (…)

“Txorien intimitatea”

Benetan Be konpainiak bere azken sorkuntza, oraingo honetan umeentzat bereziki egina dena, helduok harekin asko gozatu dugun arren (… ) badago zerbait, desberdin egiten duena. Zer ote da, ordea? Agian, umeen munduan konplexurik gabe eta moralismorik gabe sartu izana, freskotasun osoz, ez ustezko freskotasun artifizial baten bidez. Agian, hain agerikoa izatea hegazti haien atzean benetako pertsona helduak zeudela, euren artean jolasten eta ederto pasatzen umezaroan bezala.

Agus Perez, Berria