-  Patricia Urrutia  -

Patricia Urrutiak(Bilbo, 1977), Philipe Gaulierrekin (London) eta Mar Navarrorekin (Madril) antzezle ikasketak burutzen ditu. Bere formakuntza osatzen dute maisu ezberdinekin egindako hainbat kurtsok (Mick Bahrnfather, Marcello Magni, Tappa Sudana, WilL Keen...), musika ta bibolin ikasketek, hala nola EHUko Filologia Klasikoko lizentziaturak. Ingelesa, frantsesa, grekera modernoa, euskara eta gaztelania menperatzen ditu.

 

Antzezle eta zuzendari lanetan konpainia ezberdinekin aritu da, eta Bogotan (bertan bost urtez bizi izan zen) inprobisazio eta clownean bereziki aritzen den antzerki konpainia sortu zuen, talde honekin Europa ta Ameriketako hainbat festibaletan parte hartzeko aukera izan zuelarik.

 

Interpretazio, inprobisazio eta klown ikastaroetan irakasle aritu da Italian, Belgikan, Kolonbian, Holandan, Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian eta telebistarako zein zinerako hainbat ekoizpenetan hartu du parte.

 

Bilbon bizi da eta azken boladan, Godot-en zain egon da Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean Pabellón6-n eta Orquesta de señoritas-en parte izan da Ramon Barearen aginduetara. Ximun Fuchs-ek zuzenduta, Artedrama, PTP eta Dejaburen Francoren bilobari gutuna espektakuluan ibili ondoren (Donostia Saria 2017), eta CiaTornadoko lagunekin Pablo Ibarluzeak zuzendutako Lapur Minak-ekin kalez kale aritu eta gero, gaur egun, Manex Fuchs-ek zuzendutako Hozkailuarekin dabil herririk herri.

 

Benetan Be Teatroa      ·      benetanbe@gmail.com      ·      Tel.: (0034) 696 25 69 25