Skip to main content Scroll Top
ANTZEZLANA

Barregarria, hunkigarria eta optimista… Ikaragarria izango da!

Bidutzi” hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Txotxongilo eta zuzeneko kanta originalen laguntzarekin, txiki eta heldu beldurtzera jolastuko gara eta elkarren eskutik helduta barre egingo dugu!

Inauteri gauean munstroek eta mozorroek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori… “Ez sartu! Batez ere munstro ala kokomarroa bazara” Noski, kaiola barruan sartuko da. Eskerrak Godofredok dena ikusi duen. Edo Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, dena ikusi duena? Horrek ez du axola orain. Orain kaiolatik irten beharra dago ehiztaria eta laguntzailea bueltatu baino lehen. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzi txikiak hamabiak jo aurretik berak bakarrik norbait ikaratzea? Munstro eta mozorro elkar lagunduko dute urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.
Galeria